This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
KOKAPENA
Lakua Centrok 2001eko maiatzean ireki zituen ateak, eta hiri-kanpoaldeko lehenengo merkataritza- gunea izan zen. 13.000 m2 ditu hiru solairutan banatuta, eta 40 lokal eskaintzen dizkie gasteiztarrei moda-, sukaldaritza- eta aisialdi-eskaintza onenekin.
Merkataritza-gunea hiri-kontzentrazio handienetakoa duen eremu batean kokatuta dago, Lakua auzoan, Eusko Jaurlaritza eta Vitoria-Gasteizko autobus-geltokiaren ondoan. Doako aparkaleku handi bat eskaintzen du eta lotura paregabea du garraio publikoarekin, autobus-geltokia, tranbia eta bidegorria ondoan baititu.