NEGOZIO-AUKERAK

ZURE PROIEKTUA, INOIZ BAINO GERTUAGO 

Zure negozio propioa jarri nahi duzu? Zure negozioari ekin edo bultzada bat eman nahi diozu eta ez dakizu non?

Zure bilaketa amaitu da. Etorri, eta egi bihurtu zure ametsa, Lakua Merkataritza Zentroan.

  • Hasteko baldintzarik onenak. Gure laguntza izango duzu!
  • Lokal girotuak. Etorri eta hasi gurean lanean!
  • Merkataritza eremu aktibo batean, dinamikoa, eta heldu zein haurrentzako aisialdi eremuekin.

Lakua Merkataritza zentroa etengabe mugitzen ari da, eta zu ere protagonista izan zaitezke. Jarri gurekin harremanetan eta zure beharrizanetara ondoen egokitzen diren aukerak aurkituko ditugu.

Informazio gehiago:

info@lakuacentro.com

945 17 73 23

NOLAKOA DA ZURE PROIEKTUA? LAGUNDU NAHI DIZUGU 

PROIEKTU BATI EKIN NAHI DIOT

Negozio idearen bat daukazu buruan baina leku egokia falta zaizu? Badaukazu denda bat baina bultzada bat eman nahi diozu, edo lekuz aldatu nahi duzu?

Deitu eta etorri eskuragarri ditugun lokalak ikustera.

Lakua Zentroan beren abenturari hasiera ematen ari diren gazteei laguntza ematen diegu eta lokal komertzialak eskaintzen ditugu, lehenengo etapa honetan abiatzeko oso baldintza egokietan. Hasi gurean lanean!


ALDI BATERAKO LEKU BAT BEHAR DUT

Galerian edo lokal batean aldi baterako eremu bat izan nahiko zenuke?

Denbora tarte zehatz baterako lokal bat alokatu nahi baduzu, Quick Store delakoa da zure aukera: Aldi baterako alokairuak pop up store baterako (denda iragankorrak), azoka, marka anitzeko eremu eta abarretarako.  Outlet eremu bat, aldi baterako denda bat edo ekitaldi bat antola dezakezu.

Gure lokalak guztiz ekipatuta daude, ez duzu ezertaz kezkatu beharrik izango. Zure negozioa probatzeko formula komertzial berri bat izan daiteke, inbertsio handirik egin beharrik gabe eta epe luzerako konpromisoa hartu behar den kontraturik gabe.

Galeria komertzialean egotea nahiago baduzu, stand bat aukera dezakezu. Konta iezaguzu zure ideia!


PUBLIZITATEA BEHAR DUT

 Zure marka edo produktua iragartzeko eremuak behar 

Modu original batean iragarri edo zure negozioa ikusgarriago egiteko zerbait behar baduzu, aprobetxatu gure instalazioak.

Euskarri konbentzionalak, publizitate kanpainak, lurzoruko biniloak, ateetarako publizitatea… milaka aukera daude zure publikoa bilatzeko, zer daukazu buruan?